Gu 3. Zikloko
ikasleok, urtaroak nola sortzen ziren jakin nahi genuen. Orduan horren inguruan
bideo bat ikusi genuen. Bideoa ikusi ondoren azalpen testu bat egin genuen urtaroak
nola sortzen ziren azaltzen.
Zein da urtaroen jatorria? (Bideoa)
Hau da gu ikasi duguna urtaroei buruz:
Urtaroak eguzkiagatik,lurraren
inklinazioagatik eta mugimenduagatik sortzen dira. Lurra 23º inklinatuta dago
eta bi mugimendu mota egiten ditu: bere ardatzaren inguruan ematen dituen
bueltak eta eguzkiaren inguruan ematen dituen bueltak.
Lurra erditik banatuta dago lerro imaginario batez.
Lerro hori ekuatorea deitzen da. Bi zati horiek izena daukate. Ipar hemisferioa
goiko zatia da eta hego hemisferioa beheko zatia da.
Gu ipar hemisferioan
kokatuta gaude. Eguzkiaren izpiak zuzen ematen badigute ipar hemisferioan udan
egongo da eta hego hemisferioan negua izango da. Eta horrela lau urtaroekin.
(Azalpena laguntzen duen irudia)
No hay comentarios:
Publicar un comentario