jueves, 16 de noviembre de 2017

Eguraldia aurkezten

Gure proiektuaren laugarren lana eguraldiaren programa bat egitea izan zen.
Lehenengo, eguraldiaren programa bat ikusi genuen. Gero atalak aztertu genituen.
Hirugarrenez, argazkiak bilatu genituen PowerPoint bat egiteko.










Ondoren gidoia asmatu genuen.


Azkenik programa hauek grabatu genituen.

Espero dugu zuen gustukoak izatea.














Nola eta zergatik sortzen dira urtaroak

Gu 3. Zikloko ikasleok, urtaroak nola sortzen ziren jakin nahi genuen. Orduan horren inguruan bideo bat ikusi genuen. Bideoa ikusi ondoren azalpen testu bat egin genuen urtaroak nola sortzen ziren azaltzen. 


Hau da gu ikasi duguna urtaroei buruz:
Urtaroak eguzkiagatik,lurraren inklinazioagatik eta mugimenduagatik sortzen dira. Lurra 23º inklinatuta dago eta bi mugimendu mota egiten ditu: bere ardatzaren inguruan ematen dituen bueltak eta eguzkiaren inguruan ematen dituen bueltak.
 Lurra erditik banatuta dago lerro imaginario batez. Lerro hori ekuatorea deitzen da. Bi zati horiek izena daukate. Ipar hemisferioa goiko zatia da eta hego hemisferioa beheko zatia da.

Gu ipar hemisferioan kokatuta gaude. Eguzkiaren izpiak zuzen ematen badigute ipar hemisferioan udan egongo da eta hego hemisferioan negua izango da. Eta horrela lau urtaroekin.


(Azalpena laguntzen duen irudia)

Gure bigarren ataza: azalpen testua lantzen.

Dakizuenez, gure proiektua meteorologiari buruzkoa da. meteorologia barruan eguraldia dago.Guk ikasi nahi genuen eguraldiaren faktoreak.Horretarako talde bakoitzak faktore bat aukeratu zuen.
Hauek izan ziren:prezipitazioak,tenperaturak,presio atmosferikoa eta haizea.

Faktoreen barruan: definizioa, neurtzeko aparatua, neurria eta motak azaldu genituen azalpen testu batean, erdararaz.


Informazioa topatu eta sailkatu behar izan dugu gure lana burutzeko. Horretarako gure ordenagailuak eta programa desberdinak erabili izan ditugu.



Talde lana oso garrantzitsua da guretzako. Guztion artean ikasten dugu.

Fenomeno meteorologikoen muralak eta aurkezpenak

Lehenengo hiruilabetean, gure proiektuari hasiera emateko, meteorologiari buruzko aurkezpenak egin ditugu taldeka. Talde bakoitzak fenomeno meteorologiko bat aurkeztu du eta hauek izan dira aukeratu ditugunak: ekaitzak, tsunamiak, tornadoak,tifoiak eta urakanak.


(Ekaitza)


(Tornadoa)


(Tsunamia)


(Tifoiak)


(Urakanak)

Kaixo 2017-2018 ikasturtean

Blog honen bitartez, 3. zikloko ikasleok klasean egiten ditugun ekintzei buruz hitz egingo dugu.
Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Agur!