miércoles, 31 de enero de 2018

2. PROIEKTUA: MUNDUKO KULTURAK



2017-2018 ko 2.hiruhilabete honetan Lemoiz eskolako ikasle eta irakasleak, Munduko kulturen proiektua egiten gaude.

Ba al dakizue zeintzuk dira munduko kulturak?

Hori lantzeko gure lehenengo lana aurkezpen bat izan da.
Talde bakoitzari kultura bat tokatu zaio.

Talde bati kultura orientala tokatu zaio eta horri buruz informazioa bilatu du.
Informazio horrekin aurkezpen bat prestatu eta aurkeztu dute.
Kultura orientalari buruz gehien gustatu zaiguna janzkera, artea eta leku famatuak izan dira.
Asko gustatu zaigu gauza desberdinak egiten dituztelako gurekin konparatuta.


Beste talde bati kultura islamiarra tokatu zaio. Lehenengo produktua kultura islamiarrari buruz PowerPoint bat egitea izan da. Lehenengo informazioa bilatu zuten, gero informazioa sailkatu eta gelakideei azaldu. Guretzako interesgarriena erlijioa izan da desberdina eta ezagutzen ez genuelako. Asko ikasi dugu.

Beste talde batek,kultura okzidentala landu du. Guretzako garrantzitsuena artea izan da.

Lehenengo kultura okzidentalaren informazioa bilatu zuten, gero PowerPoint bat egiteko.Informazioa gure hitzekin argitu genuen eta informazioa PowerPointean sartzen joan ginen gero talde handian aurkezteko.

Azkeneko taldeak kultura Afrikarrari buruz zer jakin nahi zuten idatzi zuten paper batean.

Hurrengo pausua bikoteka informazioa bilatzea izan zen.

Gero informazio guztia Powerpoint batean antolatu zuten.

Azkenik argazki batzuk jarri zituzten apaintzeko eta aurkezteko.

Lana gustatu zitzaigun oso interesgarria izan zelako. Gehien gustatu zitzaiguna dantza motak izan ziren, bereziak zirelako.