jueves, 17 de mayo de 2018

Maiatzak 17, LGTBI fobiaren aurkako nazioarteko eguna

Imagen relacionada



Gaur nazioartean, LGTBI fobiaren kontrako eguna ospatu egiten da.  
Gure eskolan bideo bat prestatu dugu guztion artean, pertsona guztiok
eskubide berdinak ditugula aldarrikatzeko eta esteriotipoen kontra borrokatzeko.
Ez dugu "kaiola" batean bizi nahi!!!




martes, 15 de mayo de 2018

Nola funtzionatzen du gure gorputza?

Oraingo honetan, gure proiektua osasunaren ingurukoa da.
Osasunaz hitz egiterako orduan, lehenengo gauza da jakitea zelan
funtzionatzen duen gure gorputza.
Horretarako bideo hauek prestatu ditugu aparatuen funtzionamendua azalduz.
Espero dugu zuen gustokoak izatea.

Arnas aparatua



Zirkulazio aparatua



Iraitz aparatua




Digestio aparatua




jueves, 1 de marzo de 2018

BIDAETARAKO GIDA TURISTIKOAK

Gure bidaietarako behar izango ditugun gida turistikoak egin ditugu.
Talde bakoitza bidai desberdin bat egingo duenez, leku desberdinetako gidak sortu dituzte.
Onodrengo parrafoetan, talde bakoitzeko taldekide batek azalduko digu egindako lana.


ISLAMAREN HIRU HIRI 
SAKRATUEN GIDA

Inauteriak baino lehen talde bakoitzak bere kulturaren leku
baten gida turistikoa egin genuen. Gure kultura islamiarra denez,
islamaren hiri sakratuen gida egin genuen, hau da:Jerusalem, 
Medina eta Mekako gida.
Jerusalem kultura askoren hiri sakratua delako, Medina islamaren
profetaren jaioterria delako eta Meka islamaren profeta bizi izan 
zen hiria delako.
Gida turistikoa hiri hauek ezagutzeko, hango kulturari buruz
 gehiago jakiteko eta bertara bidaiatzen animatzeko sortu genuen.

Olatz Alberdi



KULTURA ORIENALAREN GIDA


2.hiruilabetean munduko kulturak tokatu zaigu egiten eta hor barruan
nire taldea eta nik aukeratu dugu kultura orientala.Kultura orientalari
buruz gauza asko ikasi ditugu. Gure gidan Filipinaseko leku batzuk 
agertzen dira, adibidez  Davao hiria.
Gida hau balio du Filipinasera joaten zarenean jakiteko nora joan
ahal zaren. Gastronomian adibidez gehien erabiltzen diren osagaiak 
arroza,fideoak...dira.
Jaia asko daukate eta jai batzuek tradiziokoak dira eta hotel oso onak eta famatuak dauzkate.
Filipinas leku famatu asko dauzka adibidez Monte Apo,Palawan Heritage Center...



Ander Goikoetxea

ITALIAKO GIDA TURISTIKOA

Nire taldea eta nik, Italiari buruz gida turistiko bat egin genuen.
Italiako gida sortzeko lehenengo pausu batzuk jarraitu genituen:
Gidak nola diren eta zer informazio agertzen den jakiteko beste 
lekuetako gida batzuk aztertu genituen.

Beste lekuetako gidak aztertuta, gure gidan zer informazio agertuko 
zen adostu genuen. Honek izan ziren adostutakoak: kokapena eta 
biztanleria, leku famatuak, hotelak, jatetxeak, gastronomia,
ohiturak eta festak.

Ondoren taldekide bakoitzak gauza bakoitzeko informazioa biltzen hasi zen. Informazio guztia bilatuta zegoenean Word batean sailkatu genuen.

Gidak portada bat eraman behar zuenez, Italiako argazki bat 
bilatu genuen, gida  aurkibide bat eraman behar zuen eta 
horregatik aurkibide bat asmatu genuen.

Azkenik akats ortografikoak zuzendu genituen, argazki batzuk
gehitu genituen testua laguntzeko eta gure tutoreari bidali genion.



Laia Martin


KENIAKO GIDA TURISTIKOA

Nire taldeak eta nik Keniako gida turistiko bat egin genuen eta horretarako pausu batzuk jarraitu behar izan genituen.

Lehenengo beste lekuetako gida turistiko batzuk aztertu genituen gure gidan, zer jarriko genuen adosteko. Hauek izan ziren adostutako gauzak: kokapena, garraioak, jatetxeak, hotelak, festak, parke nazionalak,  gastronomia eta aurkibidea.

Informazio guztia bilatu ondoren ordenagailu batean sailkatu genuen guztia.

Azkenik gida guztia errepasatu egin genuen akatsak ez zeudela egiaztatzeko eta orduan gure tutoreari bidali genion gure lana.


Elene Mendiguren

martes, 20 de febrero de 2018

INAUTERIAK 2018


Otsailaren 9an Inauteriak ospatu genituen eskolan eta hona
hemen egun horretan egin genituen gauza desberdinak.


Egun horretan gelara sartu ginen  eta 10:30arte jolasten
egon ginen.
10:30etan kantak abestera joan ginen eta horren ostean
entsaiatuako dantzak egin genituen, lehenengo txikiak eta gero nagusiak.
12:00etatik 13:00etara film bat ikusi genuen.
13:00 jatera joan ginen eta jan ostean gelatik gauzak
hartu eta etxera joan ginen.

Gu, pijamaz jantzita joan ginen eta oso ondo pasatu
genuen “New Rules” kanta dantzatzen.







OIER GARCIA

martes, 6 de febrero de 2018

Mikel, Aduna eskolako zuzendariaren bisita


Pasaden astean, Mikel,Aduna eskolako zuzendaria etorri 
zen robotikari buruz  hitz egitera. Mikelek galdera batzuk egin 
zizkigun “Scratch” programari buruz. Gero lego kutxa bat erakutsi zigun  
eta gero ere esan zigun legoekin ere  egin ahal zela robotika.
Klasean Mikelek  esan zigun  bi talde egiteko eta gero esan zigun ia nork 
lortzen zuen mailu bat egitea legoekin eta bi taldeek lortu genuen.
Niretzat oso interesgarria izan da eta gauza asko ikasi ditut.
Nire gustokoa izan da.

Alain Arroita
                      






miércoles, 31 de enero de 2018

2. PROIEKTUA: MUNDUKO KULTURAK



2017-2018 ko 2.hiruhilabete honetan Lemoiz eskolako ikasle eta irakasleak, Munduko kulturen proiektua egiten gaude.

Ba al dakizue zeintzuk dira munduko kulturak?

Hori lantzeko gure lehenengo lana aurkezpen bat izan da.
Talde bakoitzari kultura bat tokatu zaio.

Talde bati kultura orientala tokatu zaio eta horri buruz informazioa bilatu du.
Informazio horrekin aurkezpen bat prestatu eta aurkeztu dute.
Kultura orientalari buruz gehien gustatu zaiguna janzkera, artea eta leku famatuak izan dira.
Asko gustatu zaigu gauza desberdinak egiten dituztelako gurekin konparatuta.


Beste talde bati kultura islamiarra tokatu zaio. Lehenengo produktua kultura islamiarrari buruz PowerPoint bat egitea izan da. Lehenengo informazioa bilatu zuten, gero informazioa sailkatu eta gelakideei azaldu. Guretzako interesgarriena erlijioa izan da desberdina eta ezagutzen ez genuelako. Asko ikasi dugu.

Beste talde batek,kultura okzidentala landu du. Guretzako garrantzitsuena artea izan da.

Lehenengo kultura okzidentalaren informazioa bilatu zuten, gero PowerPoint bat egiteko.Informazioa gure hitzekin argitu genuen eta informazioa PowerPointean sartzen joan ginen gero talde handian aurkezteko.

Azkeneko taldeak kultura Afrikarrari buruz zer jakin nahi zuten idatzi zuten paper batean.

Hurrengo pausua bikoteka informazioa bilatzea izan zen.

Gero informazio guztia Powerpoint batean antolatu zuten.

Azkenik argazki batzuk jarri zituzten apaintzeko eta aurkezteko.

Lana gustatu zitzaigun oso interesgarria izan zelako. Gehien gustatu zitzaiguna dantza motak izan ziren, bereziak zirelako.






jueves, 16 de noviembre de 2017

Eguraldia aurkezten

Gure proiektuaren laugarren lana eguraldiaren programa bat egitea izan zen.
Lehenengo, eguraldiaren programa bat ikusi genuen. Gero atalak aztertu genituen.
Hirugarrenez, argazkiak bilatu genituen PowerPoint bat egiteko.










Ondoren gidoia asmatu genuen.


Azkenik programa hauek grabatu genituen.

Espero dugu zuen gustukoak izatea.